MENUA 

Jakinarazten dizugu

 

  Apirileko oharrak

Ebaluaketa eta kuotak

Errenteria, 2020ko apirilaren 30

Familia agurgarriak,

Zuengana zuzentzen gara ebaluazio eta kuoten inguruko hainbat argibide luzatzeko.

Aste honetan kurtso bukaerako ebaluazioari buruzko argibideak jaso ditugu Hezkuntza departamendutik eta hauek gure eskolan izango duten konkrezio maila jakinarazi nahi dizuegu. Ebaluatzeko garaian, martxoaren 12 arte egindakoa izango da oinarria. Data horretatik aurrera egindako guztia gehitzeko balioko du eta kontutan hartuko diren aspektuak honako hauek izango dira: lanean aritzea, irakasleekin izandako harremana eta hauek finkatutako gutxienekoak. Horregatik azpimarratu nahi dizuegu iristen diren korreoak zein telefonoa erantzutearen garrantzia, nahiz eta ezkututako deia jaso.

Martxoaren 12 arte egindako ebaluazioak kontutan hartuta, beharra handiagoa duten ikasleei programa berezi bat egingo zaie; programa honen jarraipena irakasle eta zuzendaritza taldeak gainbegiratuko du.

Bestalde, kuoten inguruan hainbat argibide eman nahi dizkizuegu:

· Ja Jangela: jangelako beka duten ikasleei, jasotzen ari garen heinean, itzulketa egiten ari gara.

· M Materiala: materiala kudeatzeko kuota kobratzen jarraituko dugu. Hilabeteko kuota ikasturte osoan gastatzen denaren bataz bestekoa da; gastu gehiena kurtso hasieran egiten da testu liburu eta banatzen zaien material guztia erosteko.

· K Kanpoko ekintzak: Ekintza hauei dagokien zatiaren kuotak bueltatuko dira kurtso bukaeran.

· 2 Bi eguneko irteerak: aurre ikusita zeunden 2 eguneko ekintza guztiak bertan behera gelditu behar izan direnez kuoten itzulketa ere kurtso bukaeran egingo da.

Besterik gabe jaso ezazue gure animo guztia,

Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu:

 

Agenda