MENUA 

Jakinarazten dizugu

 

  Euskal eskola publikoen topaketa

Oarsoaldeko Euskal eskola publikoen topaketa, urriak 21, Oiartzunen.

Makina bat taupada

9:30 Errenterian bilduko gara, Zumardian, bidegorritik Oiartzungo Elizalde Herri Eskolara joateko bizikletaz.
10:30 Han harrera egingo digute, eta ondoren hamaiketakoa egongo da.
11:15 Herrian barrena desfilea egingo dugu herriko plazara, eskualdeko eskoletan sortutako buruhandiekin eta musikariekin batera.
12:00 Txupinazoa, txalaparta, agurra, aurkezpena eta bertsoak izango dira herriko plazan, eta amaierako txupinazoaren ondoren, berriz eskolara itzuliko gara kalejiran.
13:15 Norberak eramandakoarekin bazkaria egingo dugu, eta jarraian hainbat jarduera izango dira: mural margoketa, aurpegi margoketa eta herri kirol nahiz jolasak.
16:00 Errenteriarantz abiatuko gara bueltan.

Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu:

 

Agenda