MENUA 

Jakinarazten dizugu

 

  GABONETAKO AZOKA

Aurten ere, ABENDUAREN 21- ean, Bizarain Ikastolak Gabonetako azoka antolatuko du gure ikasleek ekarritako barazki eta jakiekin.

Jarritako postuak 11:00-etatik aurrera bisitatu ahal izango dira Bizarain LH eraikinean eta bertan, baserritarrez jantzitako gure ikasleen gabon kanten emanaldiaz gozatuz gain, txistorra pintxoak dastatzeko aukera izango da.

Gogoratu egun horretako jarduna 13:00-ak arte luzatuko dela Bizarain LH-ko eraikineko ikasleentzat. 1go eta 2. mailako ikasleak 12:45-etan jaso ahal izango dira Bizarain Txikin.

Haur Hezkuntzako ikasleak ere ordu horretan bukatuko dute eguna, baina 11:00-etatik 11:30-etara jaso ahal izango dituzue.

EGUN HORRETAN EZ DA JANGELA EGONGO

Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu:

 

Agenda