MENUA 

Jakinarazten dizugu

 

  IKASLE LAGUNTZAILEAK, ELKARBIZITZA ARAZOEI AURRE EGINEZ

Gatazken Konponbidea Ikasleen Bitartekaritzarekin Bideratzen Duen Programa Lantzen

Ikasle Laguntzaileak egitasmoa martxan jarri dugu Bizarain LH-ko eraikinean, elkarbizitza sustatzeko eta gatazken aurrean berdinen arteko bitartekaritza bideratzeko asmoz. Irungo Berritzegunearen laguntzaz eta ikasleen artean sortzen diren liskarrak gutxitu nahian, azken hauek inplikatzea eta prebentzioa lantzea ezinbestekoa dela argi dugu.

Ikasle Laguntzailearen zeregina hauxe da: behaketa lana egin, sortzen diren gatazkak edo egoera liskartsuak antzeman, ahal den neurrian, une horretan bertan esku hartu edo ondoren, irakasle koordintzaileekin egiten diren bileretan arazo horiei irtenbidea bilatzen saiatu. Gela bakoitzean hiru ikasle laguntzaile daude eta denek formakuntza jaso dute (entzuketa arduratsua, errespetuzko komunikazioa, gatazken konponbiderako estrategiak...)

Egitasmo honen helburu nagusia, beraz, gatazka txikiak antzeman eta handiagoak bila ez daitezen neurriak jartzea da. Eta ikasleak dira guzti honen protagonista; haiek dira gidari, eredu, konfidente, laguntzaile.

Ikusi diptikoa

Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu:

 

Agenda