MENUA 

Jakinarazten dizugu

 

  KURTSO HASIERAKO ZIRKULARRA 1

Korreo elektronikoz helarazitako zirkularra zintzilikatzen dugu. ADI! ASTELEHENEAN HARRERA EGUNA. ASTEARTETIK AURRERA OHIKO ORDUTEGIA SARRERA IRTEERA MALGUEKIN.

Informazio orokorra.

FAMILIA AGURGARRIAK,

Ezjakintasuna eta urduritasuna pil-pilean jarraitzen duten honetan zuengana zuzentzen gara batez ere segurtasun neurrien inguruan zehaztapenak emateko eta ikasturtean zehar eman daitezkeen eszenatokiak birgogoratzeko asmoz. Eusko Jaurlaritzatik jasotako ebazpena eta protokoloei jarraituz, 2020-2021 ikasturterako hiru eszenatoki planteatzen dira, gaur egun ez daukagu berririk, beraz 1. Eszenatokian hasiko garelakoan gaude. Aldaketak ematekotan web orrialdean jakin araziko zaizue.

Ikasturtea, irailak 7an hasiko litzateke (aldaketarik egon ezean), lehenengo eszenatokian murgilduta. Honek esan nahi du, HH eta LHko ikasleak ikastolan egongo direla, osasuneko segurtasun protokoloak (ikus 4. orrialdea) agintzen duena zainduz. Irailaren 7a, astelehena, aurkezpen eguna izango da (ikus 8. orrialdean). Goiz Txoko, garraioa eta jangela zerbitzuak irailaren 8an hasiko dira. 2020-2021 ikasturtea ez ohikoa izango denez eta guztion osasuna zaintzeko helburuarekin, Bizarain ikastolako zuzendaritza taldetik, AHAL DEZUEN NEURRIAN JANGELA ETA AUTOBUS ZERBITZUA EZ ERABILTZEAREN PROPOSAMENA luzatzen zaizue. Goiz Txokoaren inguruan guraso elkartetik iritsiko zaizue informazioa.

Bigarren eszenatokira pasa beharko bagenu, HH eta LHko ikasleek ikastolara etortzeko aukera izango dute. Egoera honetan emango diren aldaketak hauek dira: Jarduna jarraitua, jangela zerbitzua zein garraioa soilik behar beharrezkoa dutenentzat (irizpideak zuzendaritzak ezarriko ditu) eta ikasleen taldekatze txikiak. “Goiz Txokoko " zerbitzua eta ekintza osagarriak ez dira egongo.


Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu:

 

Agenda