MENUA 

Euskara gurasoentzat

 

Umearentzat eredu dira bere ingurune hurbileko helduak: irakasleak, zaintzaileak, begiraleak, eta batez ere, gurasoak.

Azken hauek euskaraz mintzatzeak hizkuntzaren transmisioan duten pisuaz ohartuta, Bizarain Ikastolak bigarren urtez, abian jarri du Errenteriako Udalarekin elkarlanean, euskara ikasi nahi duten guraso guztientzat saio bereziak.

Helburua, batik bat, gurasoek transmisioaren gaineko hausnarketa egitea da, bere garrantziaz jabetzea eta bakoitzak ahal duen neurrian, pausoak ematea, txikiak izanda ere, euskararen erabilera normalizatzeko.

Gure ikasleen inguruan ahalik eta euskal girorik aberatsena eta ugariena eskaintzea, izan ere, zenbat eta euskaraz bizitzeko aukera gehiago, orduan eta gehiago barneratu eta erabiliko dute hizkuntza.

Egitasmoaren helburua da gurasoek, ahal duten neurrian, saiakera egitea beren seme-alabei euskararen ezagutza eta hizkuntza honekiko jarrera egokia erakusteko; pauso xumeen bidez aurrerapausoak ematea hizkuntzaren normalizazioan, esfortzu txikiak dituen abantailez baliatuta.