MENUA 

Ikastolako identitate zeinuak

Hasiera  › Ikastola
 

Nor Gara

Auzo ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometituak eta, aldi berean, beste kulturetara irekiak; etengabeko hezkuntzaren bidez, hezkuntza komunitatea osatzen dugun ikasle, guraso, langile eta laguntzaileekin elkarlanean jarduten duena; pertsona bere osotasunean hezi nahi duena eta gure ikasle guztiei prestakuntzarik onena eskaini nahi diena.

Euskara

Bizarain ikastolak euskarari tratamendu koherentea ematen dio. Ez da beste arloren arteko bat gehiago, ikasketa eta harremanetarako hizkuntza baizik. Ikaslea bere herriko historian eta kulturan murgiltzea dakar horrek. Gure ikastolako ikasleek derrigorrezko irakaskuntzaren ondorengo ikasketak euskaraz nahiz gazteleraz egin ahal izateaz gain,ingelesa eta frantsesa ezagutu eta erabiliko dituzte.

Barneratzailea

Denon eskola denez, sexu, arraza, kultura ezberdinak... aberastasuntzat hartzen ditugu, eta ez diskriminatzeko arrazoitzat. Etorri berrientzat Hizkuntza Indartzeko Programa eta Kulturartekotasun Proiektuak martxan ditugu.

Anitza eta demokratikoa

Giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen bultzatzailea. Oinarrizko baloreak diren errespetua, askatasuna, elkartasuna eta tolerantzian hezten ditugu gure ikasleak. Elkarbizitza proiektuan murgildutako ikastola gara.

Parte-hartzailea

Guraso, ikasle, irakasle eta langileen parte-hartzean eta elkarlanean oinarritutako erakundea.

Hezikidetzailea

Generoaren estereotipoak gaindituz, ikasle bakoitzaren baloreak eta norberaren ezberdintasunak onartu eta barneratzen dituena.

Berritzailea

Berrikuntza pedagogikoetan formatzen diharduna. Metodologi aktiboak bultzatzen dituena. Teknologi berriak eguneroko tresna bilakatuta dituena.

Eleaniztasuna:

  • Ingelesa: 4 urtekin
  • Gaztelania: 8 urtekin
  • Frantsesa: 12 urtekin (aukeran)

Bikoteka irakurtzen eta idazten: 3. eta 4. mailetan.

IK/KI: Lehen Hezkuntza osoan. Ikasleak elkarrengandik ikas dezaten norbere gaitasunak ahalik eta gehien garatuz.

Komunikazio Teknologiak: XXI. mendeko ikasleak prestatzen.