MENUA 

Bizikidetza arau orokorrak

 

Oinarrizko arauak

  • Ikastolako eremuan erretzea guztiz debekatua dago.
  • Sarrera orduak errespetatuko dira, gelako martxa ez oztopatzearren. Kanpoko ateak klaseak hasi eta handik hamabost minutura itxiko dira. Ireki, berriz, irteera ordua baina hamabost minutu lehenago egingo dira (bi eraikinetan).
  • Atezainek ez dute ikasleei zuzendutako ohar edo telefono enkargurik jasoko.
  • Helbide edo telefono aldaketaren bat gertatuz gero bulegora deitu eta aldaketaren berri eman behar da.
  • Ikaslearen eskolara ez etortzeak eta atzerapenak idatziz justifikatu behar dira ohar, agenda edo ziurtagiri baten bidez. Ordutegiz kanpo sartu behar duenak aurretik abisatu behar du.
  • Hezkuntza sailak emandako aholkuak jarraituz, ezin diegu ikasleei botikarik eman, ez bada medikuaren agindua ekartzen, beharreko dosia eta maiztasuna azalduz.

Osasun-arauak

Haurrak, gaixorik dagoenean, arreta eta baldintza bereziak eskatzen ditu, alegia, ikastolak eskaintzen ez dituenak. Horrela, gaixoaldian eskolaratzeak, beste haurrak kutsatzeko arriskuaz gain, norberaren sendatze prozesua atzeratuko luke.

Hori dela eta, garrantzitsua da ondorengo kasuetan, haurra Ikastolara ez etortzea::

  • Sukarra badu (37ยบ-tik gora).
  • Beherakoarekin badago.
  • Botaka ari bada.
  • Tratatu gabeko heste zizareak baditu.
  • Azaleko erupzio edo orbanak baditu (salbu pediatrak luzatuta, kutsagarria ez dela adierazten duen agiria aurkezten bada).
  • Konjuntibitisa badu (begi gorrituak eta kostradun makar horiak sortzen dituen koadro bakteriano edo birikoa).

Gurasoek, botikak ikastolako ordutegitik kanpo ematen saiatu behar dute. Bertan eman behar izango balitz, ordutegia eta dosia zehazten dituen pediatraren txostena eskatuko da eta baita ere gurasoen baimena sinatua.