MENUA 

Familiak

Hasiera  › Ikastola  › Partaideak  › Familiak
 

Ikastolako oinarria

Bizarain ikastolako gurasoak bertako Hezkuntza Proiektuarekin bat egiten duten gurasoak dira. Bere seme-alaben hezkuntzarekin konprometituta sentitzen direnak eta bide batez, ikastolako komunitateko partaide direnak.

“Bizarain-Langaitz” Guraso Elkartea

Guraso Elkartea Bizarain Ikastola eta Langaitz BHI ikastetxeko ikasleen gurasoek osatzen dute, hau da, 2-16 urte bitarteko proiektu bakar baten bultzatzaileak diren gurasoek osatzen dute.

Elkarte honen helburuak honako hauek dira:

  • Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren arabera Bizarain Ikastolako eta Langaitz BHIko irakaskuntza jardueretan laguntzea.
  • Proiektu honen inguruko kultur ekintzak, prestakuntza-jarduerak, eskolaz kanpokoak eta osagarriak bultzatzea.
  • Ikasle eta gurasoen onurako zerbitzuak eskaintzea.
  • Ikasleen heziketaz gurasoak edo tutoreak orientatzea, estimulatzea eta laguntzea.
  • Bizarain Ikastolako eta Langaitz BHIko gestio organoetan gurasoen partaidetza eragitea.
  • Beste Ikastola eta ikastetxerekin laguntza eta lankidetzako harremanak mantentzea.
  • Bizarain Ikastolako eta Langaitz BHIko ikasleen gurasoak ordezkatzea, beharrezkoa gerta daitekeenetan.