MENUA 

Ikasleak

Hasiera  › Ikastola  › Partaideak  › Ikasleak
 

Ikastolako funtsa

Herritar libre eta autonomoak lortzen ahalegintzea izango da Bizarain Ikastolako helburua, gizartean murgildurik gizartea hobetzen ahaleginduko direnak, elkartasuna, errespetua, elkarbizitzarakoa arauak, lana, saiakera eta ahalegina baliotzat hartuko dituztenak.

Heziketa prozesuan zehar ahalmen kognitiboekin batera adimen afektibo-emozionala ere landuko duten ikasleak.

Autonomia eta elkartasunean heziak, haien burua ezagutu, eta dagozkien zereginei aurre egiteko bitartekoak aurkitzeko gai izango direnak.

Erronka berriei ekiteko ilusioa eta gogoa izango duten ikasleak. Ikasten ikasiko duten ikasleak; izan ere, ikastea bizitza osorako prozesua baita.

Parte hartzaileak, elkarlanean jarduten ikasiak, desberdintasunak errespetatzen dituztenak, kritikoak eta eraikitzaileak.