MENUA 

Departamenduak

Hasiera  › Ikastola  › Partaideak  › Irakasleak  › Departamenduak
 

Orientazio Departamendua

Ikaskuntza prozesuan zailtasunak dituzten ikasleak eta Hezkuntza premia bereziak dituztenak atenditzeko orientazio departamendua dugu. Departamendu hau Aholkulariak eta Pedagogia terapeutikoko irakasleek osatzen dute.

Aholkularia:
Tania San Sebastian.

Irakasleak:

  • Amaia Sagarzazu
  • Maialen Alberro
  • Saioa Orotegi

Aholkulariaren egitekoak, besteak beste, honakoak dira:

  • Irakasle-tutoreari laguntza eskaini eta aholkatu tutoretza lanetan eta gurasoekiko harremanetan.
  • Ikasle taldeetan gerta daitezkeen arazoak bideratzeko estrategiak diseinatu.
  • Hezkuntza Premia bereziak dituzten ikasleak aztertu, zein laguntza mota eskainiko zaion erabaki (curriculum arlokoa, nahiz psikologikoa) eta laguntza hori bideratzeko ditugun baliabideak kudeatu.
  • Orientazio departamendua koordinatu.
  • Zailtasun akademikoak zein pertsonalak adierazten dituzten ikasleen egoerak , irakasle-tutorearekin batera aztertu eta egokiak izan daitezkeen erabakiak hartu.
  • Gurasoekiko arreta.

Pedagogia Terapeutikoko irakasleek ikasleen curriculum egokitzapenak egingo dituzte aholkulariarekin eta tutorearekin batera eta curriculum egokitzapen horiek aurrera eramateaz arduratuko dira ohiko ikasgelan.

Berritzeguneko hezkuntza premia berezien teknikaria (Imanol Guirado), logopeda, fisioterapeutak eta hezkuntza-laguntzako espezialisten laguntza ere badugu.

Ingelesa Departamendua

Bizarain Ikastolaren helburuetako bat euskara ardatz duen eleaniztasuna egitasmo uztartua eta orekatua garatzea da.

Euskararen nagusitasuna eta euskarekiko konpromezua Ikastolaren funtsa izanik, gizartean hizkuntza egoeraz eta beharrez jabetuta ingelesaren irakaskuntza goiztiarrean datza Haur Hezkuntzan lau urteko geletan hasi eta Lehen Hezkuntza osora hedatzen den arlo honen lanketa.

Irakasleak:

  • Gorka Aldabe
  • Igor Goienetxea
  • Olga Hormaechea

Musika Departamendua

Pertsonen heziketarako eta kultura zabaltzeko ezinbesteko ikasgaia den aldetik, munduaren ezagutza integralagoa du helburu Bizarain Ikastolak aurrera eramaten duen musikaren irakaskuntzaren planteamendua.

Haurraren irudimen musikala lagungarria da bere izaera lantzeko eta musikaren izaera progresiboa lagun izaten du ikasleak bere heziketa prozesuan zehar, Haur Hezkuntzatik hasita Lehen Hezkuntzako etapa amieraraino.

Irakasleak:

  • Edurne Soroa

Gorputz Hezkuntzako Departamendua

Gorputzarekin erlazionatutako edukiez gain, balio kultural, sozial, eta gure buruaren ezagutzan murgilduko dira ikasleak. Ikasgai honetan ematen diren irakaskuntza aukera hauek ez ditugu beste ikasgaietan modu berean ikusiko, hori dela eta Gorputz Hezkuntza oso garrantzitsua bilakatzen da haur baten heziketa prozesuan.

Haur Hezkuntzan, psikomotrizitate saioen bidez eta Lehen hezkuntzan gorputz heziketa haurrengan duen garapen eta hezkuntza garrantzitik abiatuz eta heziketa horretan irakasleak ikasleekin sortzen duen harremana nabarmenduz, Bizarain Ikastolako Gorputz Hezkuntzako irakasleek mota guztietako jarduerak planifikatuta dituzte, ikasgai honen ardatza jarduera fisikoa plazer gisa ulertzea delako.

Irakasleak:

  • Jose Cruz Sarasola
  • Jesus MÂȘ Marquez
  • Javi Pascual