MENUA 

Autobus zerbitzua

Hasiera  › Zerbitzuak  › Garraioa
 

Bizarain Ikastolak goiz eta arratsaldeko garraio-zerbitzua du, beharrezkoa duten ikasleak bere etxetik ikastolako bi eraikinetara garraiatzeko.

Ibilbide guztian, ikasleen ordena eta jarrera ona zaindu eta laguntza emango dien begirale bat egongo da.

Bi urteko ikasleek, udako zirkularrarekin bat, autobuseko txartela jasoko dute, eta bertan, izen-abizenak, helbidea, geltokia eta etxeko telefono zenbakia agertuko da.

Etxerako-bueltan, behin geltokira iritsita, monitoreak ikaslea gurasoen eskutan utziko du. Ez balego inor haurra jasotzeko, ikaslea Ikastolara bueltatuko litzateke eta gurasoek honen bila etorri beharko lukete.

Zerbitzuen prezioak kuotak atalean ikus daitezke.

Arduraduna: Itziar Ibargarai.

Arautegia ondorengo artxiboan: PDFa ikusi
Ibilbideak hemen: PDFa ikusi