MENUA 

Bazkari osasuntsua

Hasiera  › Zerbitzuak  › Jangela
 

Bizarain Ikastolako bazkaltiar guztiek (sendagileak justifikatutako salbuespenak ezik) menu bera izango dute, baita 2 urteko ikasleek ere.

Adin honetako ikasle bakoitzak monitore berdina izango du ikasturtean zehar. Honek, haurra jasotze eta ikasgelara bueltatzeaz arduratzeaz gain, egunero gurasoei informe bat helaraziko die, egun bakoitzeko beren semealabaren otordu-xehetasunak azalduz.

Jangelan gelditzen diren 2 urteko ikasle guztiek siesta egingo dute. Halere, bazkaldu ondoren etxera eramatea erabakitzen duten familiek, haurra 13:30etan jasotzeko aukera izango dute.

Bazkaltiar guztiek, ikasturte hasieran, maindire eta motxila bat jasoko dute. Ostiralero etxera eramango dute, eta garbitu ondoren, astelehenean ekarri beharko dute.

ADI! Jantokia ez da denetatik jaten erakusteko leku bat, beharrezkoa duten familientzako zerbitzu bat baizik.

Jangelaren erabilpenaren inguruan, Hezkuntza Sailak egiten dituen gomendioekin bat eginez, Bizarain Ikastolak ere, bakarrik beharrezkoa den kasuetan erabiltzea eskatzen du.

Zerbitzuen prezioak kuotak atalean ikus daitezke.

Arduraduna: Arantza Perez.

Arautegia ondorengo artxiboan: PDFa ikusi
Hitzarmen agiria hemen: PDFa ikusi